Untraceable
Untraceable (euskaraz Antzemanezina), 2008ko Gregory Hoblit estatubatuarrak zuzendutako thriller film bat da. Diane Lane, Colin Hanks, Billy Burke eta Joseph Cross aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuFBIak delitu zibernetikoak eta interneten jarduten duten gaizkileak ikertu eta atzemateko bereziki prestatua dagoen sail bat du. Portland hirian, Jennifer Marsh (Diane Lane) agenteak inongo aurrekaririk ez duen kasu bat argitzeko ardura jaso berri du: webgune sofistikatu batean tortura eta hilketen irudiak zintzilikatzen dituen serieko hiltzaile zibernetiko bat atzematea, baina webguneak arrastorik uzten ez duenez FBIak ezin dezake saretik deskonektatu. Webguneko biktimen patua ikusleen kopuruaren araberakoa da: gero eta bisitari gehiago izan, biktimak azkarrago hilko dira. Katua eta saguaren jolasa zerbait pertsonalean bilakatzean, Jennifer eta bere ikerketa taldeak hiltzailea harrapatzeko erlojuaren kontrako lasterketa bati ekin beharko diote.
Aktoreak
aldatu- Diane Lane: Jennifer Marsh, FBIko agentea
- Colin Hanks: Griffin Dowd, FBIko agentea
- Billy Burke: Eric Box detektibea
- Joseph Cross: Owen Reilly
- Mary Beth Hurt: Stella Marsh
- Tyrone Giordano: Tim Wilkes
- Perla Haney-Jardine: Annie Haskins
- Christopher Cousins: David Williams
- Tim De Zarn: Herbert Miller
- Peter Lewis: Richard Brooks
- Jesse Tyler Ferguson: Arthur James Elmer
- Dax Jordan: Scotty Hillman
- John Breen: Richard Weymouth
- Brynn Baron: Miller andrea
- Phil Hamilton: Miller jauna
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)