Unlawful Entry (filma)

Unlawful Entry, 1992ko Jonathan Kaplan estatubatuarrak zuzendutako thriller psikologiko bat da. Kurt Russell, Madeleine Stowe eta Ray Liotta aktoreek antzeztu zuten.

Unlawful Entry (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1992
IzenburuaUnlawful Entry
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaNeo-noirra, misteriozko zinema, krimenezko filma eta film dramatikoa
Iraupena107 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jonathan Kaplan
Gidoigilea(k)Lewis Colick (en) Itzuli
[[Kategoria:Lewis Colick (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaCharles Gordon
Gene Levy (en) Itzuli

[[Kategoria:Gene Levy (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaLargo Entertainment (en) Itzuli
[[Kategoria:Largo Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaJames Horner
Argazki-zuzendariaJamie Anderson (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles
Argumentu nagusiaLos Angelesko Polizia Departamendua

IMDB: tt0105699 Filmaffinity: 238858 Allocine: 31679 Rottentomatoes: m/unlawful_entry Mojo: unlawfulentry Allmovie: v51908 TCM: 94503 Netlix: 60020593Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, Los Angeles, Michael (Kurt Russell) eta Karen Carr (Madeleine Stowe) bizimodu ekonomiko erosoa eta zoriontsu daramaten senar-emazteak dira. Baina gau batez, beren etxean ezezagun bat sartu, lapurreta egiten saiatu eta Karen laban batez mehatxatu ondoren ihes egitea lortuko du, ondorioz senar-emazteak asaldatuak geldituko dira.

Ondorioz, Pete Davis (Ray Liotta) polizia ofiziala senar-emazteak gertatutakoaz galdekatzera joango da, hasiera batean beraien egoeraz kezkatu eta lagundu nahi dituela dirudien arren, beraien segurtasunarekin obsesionatzen hasi eta horrelako bizipen latzik berriz izan ez dezaten ideiak emango dizkie.

Baina Pete Davisek portaera bitxia eta izaera desorekatua duen gizasemea dela azaleratuz joango da, gainera Karen seduzitzen saiatu, harekin obsesionatzen eta senar-emazteen bizitza kontrolatzen hasiko da. Honela, senar-emazteek puskanaka Pete ofiziala psikopata maniatiko baina manipulatzaile buruargi bat dela eta beraien aurkako egitasmo beldurgarri bat burutzeko asmoa duela ohartuko dira.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu