Ireki menu nagusia

Ultra Bra pop-rock musika talde finlandiarra izan zen. Ultra Bra 1994an sortu zen eta 2001ean banandu egin ziren. Kantuen hitzak finlandieraz idazten zituzten eta, horregatik, musika taldeak ez zuen lortu arrakastarik Finlandiatik kanpora.[erreferentzia behar]

Ultra Bra
Ultra Bra.jpg
Datuak
Jatorria Helsinki
Musika mota pop
Urteak 1994
Produkzioa
Diskoetxea(k) Johanna Kustannus Itzuli
Kerkko Koskinen Itzuli
Informazio gehigarria
MusicBrainz e1884684-e319-4c34-b7b2-a6855ae6b0d1
Last.fm Ultra+Bra
www.musicfinland.com/ultrabra

Berez Ultra Braren abestien gaiak politikoak ziren. Ezkerreko ideologia zuen musika taldeak.

KideakAldatu

Kerkko Koskinen zen taldeko burua eta kasik abesti guztiak berak konposatu zituen. Anni Sinnemäki, gaur egun Liga Berdeko politikaria eta Helsinkiko zinegotzi ohia, musika-taldearen abestigile ospetsuena izan zen.

HistoriaAldatu

1996. urtean lehen diskoa argitaratu zuten. Vapaaherran elämää (Baroiaren bizia) deitu zioten. Hurrengo urtean bigarren diskoa, Kroketti, atera zen. Disko horrek arrakasta handia izan zuen. Disko horretan daude, adibidez, Sinä lähdit pois (Joan egin zinen) eta Minä suojelen sinua kaikelta (Guztiarengandik babestuko zaitut) abestiak. 1999an eta 2000an disko bana argitaratu zituzten, Kalifornia eta Vesireittejä (Ubideak), eta gero, 2001ean Sinä päivänä kun synnyin (Jaio nintzen egunean) disko-bilduma argitaratu zuten. Urte berean Ultra Bra desegin egin zen.