Ulriksdal jauregia (suedieraz: Ulriksdals slot) Suediako erregeen jauregietako bat da. Solna hirian dago, Stockholm erdigunetik 6 km eskasera, Edsviken golko estuaren ertzean.

Ulriksdal jauregia
Ulriksdals slot
Suediako koroaren jauregiak
Royal National City Park
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaSolna
Ur-masaEdsviken (en) Itzuli eta Igelbäcken (en) Itzuli
Koordenatuak59°23′25″N 18°01′01″E / 59.3903°N 18.0169°E / 59.3903; 18.0169
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1645
JabeaNational Property Board of Sweden (en) Itzuli
Izenaren jatorriaPrince Ulrik (en) Itzuli
Erabileraroyal palace (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaHans Jacob Kristler (en) Itzuli
Materiala(k)natural stone (en) Itzuli
Estiloaarkitektura barrokoa
Atalakeraikin: 16
Ondarea
Kontaktua
HelbideaSlottsallén, SE-170 79
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

1643-45 artean eraiki zuen Jacob De la Gardie Lordak eta Jacobsdal izena eman zion. 1669an Hedwig Eleonora erreginak erosi zuen eta Nicodemus Tessin Zaharrari birmoldatzeko eskatu zion. 1684an izena aldatu zuen Ulriksdal bihurtuz, bere biloba zen Ulric printzeari emateko baina hau urtebete baino ez zituela hil zen.

XVIII mendean errege familiaren egoitza nagusietakoa izan zen eta 1753an antzokia ere eraiki zuten jauregiaren ondoan. 1821ean bertan behera utzi zuten eta 1822 eta 1849 artean soldadu beteranoen ospitale izan zen. Ondoren bertan behera gelditu zen berriz ere, harik eta 1865ean Karlos XV.ak udako egoitza bihurtu zuen arte.

1986an publikoari ateak ireki zizkion.

Arkitektura

aldatu

Jauregiak hainbat eraikin aipagarri ditu:

  • Confidencen antzokia: 1670ko eraikina 1753an antzoki bihurtu zutena. Suedia guztiko antzoki rokoko zaharrena da.
  • Kapera 1662an eraiki zen originala baina gaur egungoa 1865ekoa da.
  • Orangery negutegia.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu