Ulrika Eleonor Danimarkakoa
Ulrika Eleonor Danimarkakoa (Kopenhage, 1656ko irailaren 11 - Karlberg, Estokolmo, 1693ko uztailaren 26a) Danimarkako printzesa izan zen, Frederiko III.a Danimarkakoaren eta Sofia Amalia Brunswick-Lüneburgekoaren alaba. Karlos XI.a Suediakoarekin ezkondu zen, Suediako erreginan bilakatuz.
Ulrika Eleonor Danimarkakoa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kopenhage, 1656ko irailaren 11 |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza |
Karlberg Palace (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Riddarholmen eliza |
Familia | |
Aita | Frederiko III.a Danimarkakoa |
Ama | Sofia Amalia Brunswick-Lüneburgekoa |
Ezkontidea(k) |
Charles XI of Sweden (en) ![]() |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Leinua |
House of Oldenburg (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta mezenasa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
BiografiaAldatu
1675tik aurrera Karlos XI.a Suediakoaren nahia zen Ulrika Eleonorarekin ezkontzea. Horretarako Kopenhagera hainbat enbasadore bidali zituen ezkontza proposamena ixteko. Sofia Amalia erregina alarguna ados zegoen, baina Kristian V.a Danimarkakoa, Ulrika Eleonoararen anaia eta erregea ez zen ados egon Eskaniako gerra hasi zenean.
1679ko bake negoziazioen ostean berriro landu zen ezkontzaren gaia. Ezkontza bakerako garrantzitsua izan zitekeela pentsatu zuten eta Karlos XI.ak ezkontza konpromisoa sinatu zuen 1680ko otsailaren 6an. Suediaren egoera ekonomikoa ez zen ona, eta horregatik ezkontza sinplea ospatu zen, gonbidatu gutxirekin, 1680ko maiatzaren 6an. Azaroaren 25ean Ulrika Eleonora Suediako erregina koroatu zuten.
Irakurketa-zalea, margolaritza gustoko zuen. Hala ere, denbora luzea ematen zuen bere seme-alaben hezkuntzan eta hainbat fundazio laguntzen.
Zazpi seme-alaba izan zituzten, euren artean errege eta erregina izan ziren Karlos XII.a Suediakoa eta Ulrika Eleonor I.a Suediakoa.