Uhaleria, arnesa edo zaldi-edergailua Zaldi-aziendei gainean ibiltzeko, garraiorako, etab.etarako jartzen zaizkien zela, aho-uhal eta bestelako tresnen multzoa da.

Zaldia arnesekin

Historia aldatu

IV. mendean, gutxi gora-behera, zaldi baten bularrean jarritako uztarri bat agertzen da, gurdi baten arasekin lotzen duten uhal batzuekin. Txinatarrek uztarri zurrunaren ordez larruzko zerrenda (tirantezko arnesa) jarri zuten. Horrela, zamaren pisua animaliaren bular eta klabikulen gainean zegoen. VIII. mendean tirantezko arnesa Mendebaldera iritsi zen.