Txubingo

Euskal Herriko mendia

Txubingo, Txuringo, Zuringo edo La Nevera Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.

Txubingo
Datu orokorrak
Garaiera877
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°47′20″N 1°18′58″W / 42.789°N 1.316°W / 42.789; -1.316
MendikateaZarikietako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Zarikietako mendi-multzoaren hegoaldean adar apalago batzuk hedatzen dira hego-mendebalderantz.

Txubingo(eta)ko gailur bikiak (Agoizkoek pluralean aipatzen dituzte gain hauek) Autzola eta Fazeria sakanak bereizten dituzte.

Mendebaldeko gailurra apalena da, eta ekialdekoa, Nebera izenekoa, bietan zailena.

Pinudi sarriak gailurretaraino hedatzen dira, eta haiek landatzeko egindako terrazek ere oztopo bihurtzen zaizkio tontor gutxi ezagun hauetara hurbiltzen den mendizaleari.

Hala ere, azken metroak aparte utzita, bide egokiak aurkituko ditugu mendialde basati hau hobeki ezagutzeko ahalbidetuko digutenak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu