Txorroskilo 2013an Donostiako Antigua auzoan sortu zen punk-rock taldea da.

Txorroskilo
Datuak
JatorriaAntigua (Donostia)
Musika motapunk-rock
Urteak2005
Taldekideak
Jaime, Zubi, Iriarte, Azpi.

Historia aldatu

Txorroskilo 2013an Donostiako Antigua auzoan sortu zen punk-rock taldea da. 2014ko azaroan beren lehen maketa kaleratu zuten. Oiartzungo Ijitu-Baita estudioan grabatuta dago eta sei abestiz osatuta dago. Arrakasta handiena izan duen abestia "Donosti Es Una Mierda" da. Beraien bigarren lana " Martxa baten azken notak" single-a da, 2016ko maiatzean grabatu zuten. Azken lana, "Grabazioak" 2017ko apirilean kaleratu zuten. Grabazio hau 2014tik 2016eko bukaeraraino emandako zuzeneko abestiez osatuta. Beraiek idatzitako abestiez gain bertsioak ere agertzen dira.

Beraien hastapenetatik gaur egunera arte kontzertu ugari eman dituzte Euskal Herrian zehar eta taldea bere laugarren lana lantzen ari da.

Taldekideak aldatu

  • Jaime - Gitarra eta ahotsa.
  • Zubi - Gitarra eta ahotsa.
  • Iriarte - Baxua eta ahotsa.
  • Azpi - Bateria.

Diskografia aldatu

  • Doktrina neuro-terrorista (2019, autoekoizpena)[1]

Aurretik aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Doktrina neuro-terrorista» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).

Kanpo estekak aldatu