Txintxirrin
Txintxirrinak soinuak sortzen dituzten haurrentzako tresnak edo jostailuak dira.
Historia
aldatuHistorikoki ezagutzen diren zaharrenak Antzinako Egipton aurkituak izan dira, Egiptoko Inperio Berriaren garaian (K.a. 1550-K.a. 1070). Europan zaharrenak 2.500 urte dituzte, lusaziar kulturakoak (gaurko Polonian). Kultura guztietan ezagutu dira horrelako tresnak. Indusketetan aurkitutakoak normalean buztinez eginak daude eta animalien irudiak erreproduzitzen dituzte: zerriak, hegaztiak, hartzak, e.a. Aristotelesek Arkitas Tarentokoak sortu zuela zion.[1] Antzinako Grezian eta Erroman ohikoa zen zerriaren irudia erabiltza; animalia hori Demeter jainkoasaren ikurra zen haurrei babesteko errituetan protagonista.[2]
Erabilera
aldatuTxintxirrina hautxoen zentzumenak lantzeko jostailua da: koloreek bista eragiten dute, soinuek entzumena, formak ukimena eta usaina usaimena. Zentzu horretan haurtxoen garatzeko prozesuan oso tresna egokia da, beti ere seguritate arauak betetzen badituzte, hau da, ez baditu elementu txikiegiak edo toxikoak.[3]
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz):Txintxirrinen onurak haurtxoentzako.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txintxirrin |