Txinoa edo iragazki txinatarra[1] sukaldean erabiltzen den etxetresna bat da, iragazki metaliko bat, kono formakoa. Asiako txapel konikoekin duen antzagatik esaten zaio txino, euskaraz zein inguruko erdaretan (chino, chinois). Altzairu herdolgaitzekoak izaten dira txinoak, eta dituen zulo txikien bidez, balio du jakiak prestatzeko orduan, zati solidoak likidoetatik bereizteko.

Txino (etxetresna)
Bahea
Artikulu hau sukaldeko tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txino (argipena)».

Motrailuan bezala, batzuetan beste tresna gehigarri batekin sakatu daiteke jakia txinoan, xeheago bihurtzeko jana eta emaitza, pure baten eran, zuloetatik iragazi dadin. Lan hori mekanikoki laguntzen duen antzeko etxetresna bat puregailua da.

Erabilpen adibideak

aldatu

Zenbait errezeta euskaraz, txinoaren erabilpena aipatzen dutenak:

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

aldatu