Txingoka (haur jolasa)

Txingoan edo txingoka lurrean marraztutako lauki zerrenda batean eta harri txiki batekin jolasten den haur jolasa da. Laukiak, banakoak nahiz binakakoak, zerrendan marrazten dira, zenbakiz ordenaturik. Helburua harria lauki bakoitzera bota, lauki hori ezik beste guztiak txingoan zeharkatu (binakakoak ezik, zeinetan bi hankak lurrean jarri behar diren) eta abiapuntura itzultzea da, itzulerako jauzietan harria eskuz lurretik jasoz, harria dagoen laukia zapaldu gabe.

Izenak aldatu

Izen ugari dituen jolasa da, eskualdearen eta, askotan, herriaren arabera aldatzen dena. Gipuzkoan ohikoena txingo da, Lapurdin oxapio eta Zuberoan, okarre. Beste izen batzuk xingilimarra, losa, parakli edo artzainjoko dira. [1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu