Txingo. Gertaldi eta ibilkeriak

liburua

Txingo. Gertaldi eta ibilkeriak Sabin Irizar euskal egileak 1973an plazaratu zuen liburuaren izenburua da. Edizio berri bat 1990ean egin zuen. Irizar bere biografiaz oinarritu zen abentura hauek azaltzeko garaian. Nolabait, Txingo Irizarren beraren alter egoa da.

Txingo. Gertaldi eta ibilkeriak
Jatorria
Egilea(k)Sabin Irizar
Argitaratze-data1973
IzenburuaTxingo. Gertaldi eta ibilkeriak
ArgitaletxeaGero
Ezaugarriak
Genero artistikoanarrazioa
Hizkuntzaeuskara

Argumentua aldatu

Abenturazko liburua da hau non Txingok, protagonistak, bere ibilketa eta biribilketak kontatzen dizkigun. 1937an, Espainiako Gerra Zibilean bitartez, Santanderreko kaian hasten da, protagonista hamalau urteko mutil-koxkorra denean. Frantziarantz zeraman itsasontzia hartzean hasiz, eta 1947an hamar urte beranduago Marseillan Venezuelara zihoan beste itsasontzi batekin amaituz. Tartean, mila abentura: errefuxiaturiko haurren gorabeherak, mutil koadrilen bihurrikeriak, nazien sarrera Frantzian, gerraosteko giro nahasian negozio ilun samarrak... Garrantzi izugarriko urteak izan ziren haiek, bai Europako historian, bai Sabin Irizarren bizitzan, eta honek, bere oroitzapen xeheak kontatzen dizkigu, soiltasunez eta aparteko graziaz, abenturero zaharren moduan.[1]

Komentarioa aldatu

Xabier Mendigurenen hitzetan "freskotasunez betetako liburua dugu, Europan aldaketa izugarriak gertatzen ari ziren garaian, gazte bihurri baten oroitzapenak dakarzkiguna; goi mailako literatura egiteko asmorik gabe, baina kontaketarako berealdiko etorri, sen eta graziaz, abenturero zaharrek zekiten moduan".[2]

Txingoren saila aldatu

  • Txingo (Gertaldi eta ibilkeriak) (Gero, 1973)
  • Txingo. Gertaldi eta ibilkeriak (Elkar, 1990). Aurrekoaren edizio berritua.
  • Txirike-Parú (Erein, 1996)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu