Txinatar lorategia txinatar tradizioan hiru mila urtez garatu den paisaia-lorategi estiloa da. Lorategi mota eta tamaina ugari biltzen ditu baitan, bai txinatar enperadoreen eta haien familiaren lorategi zabalak, bisitariak liluratzeko eraikiak, bai-eta jakintsuek, poetek, funtzionarioek, militarrek eta merkatariek sortutako lorategi intimoak, hausnarketarako eta kontenplazioareko eginak. Miniaturazko paisaia idealizatu bat sortzen dute, gizakiaren eta naturaren arteko harmonia adierazi nahi duena[1].

Yu Yuan lorategia.

Txinatarrentzat, lorategiaren arteak idazketa edo poesiaren bezainbesteko garrantzia du. Lorategitzat erabiltzeaz gain, beren etxe edo atsedenlekutzat ere erabiltzen dute; toki magiko bat izango balitz bezala. Dimentsio estetiko eta sinbologikoen arteko konpromiso konstante bat irudikatzen du. Lorategi txinatarrak kode batzuei lotuta daude, eta, horiek kenduz gero, erantzun gisa, artistak irudikatu nahi zuenaren emaitza ateratzen da.

Historia aldatu

Txinako lorategiaren historia orain dela mila urte sortu zen. Honek, munduko paradisuari egiten dio erreferentzia. Txinako kondairen arabera,paradisua itsaso erdian zeuden irletako mendi baten gailurrean kokatzen zen. Bertan "betirako gaztetasuna"ren elixir-a aurkitzen zen; hilezkorra egin ahal zizuna. Kondaira honek azaltzen du ze nolako garrantzia duten mendia, itsasoa eta irlak lorategi txinatarrean.

Ondoren,Han Dinastia deitutako periodoan,lorategia erabateko aldaketa izan zuen. Garai horretan sorkunde estetikoari ez zioten garrantzi handiegirik ematen,eta atseden hartzeko eta ehizarako erabilia izaten zen.

Hirugarren mendetik aurrera,merkatari dirudun eta "shidafu" deitutako garrantzi handiko funtzionariei esker lorategiak,Txina guztitik zabaldu egin ziren;esfera inperiala alde batean utziz.

Beste alde batetik,budismo eta taismo-ari esker,mundu erligiosoan sartu ziren;hirien inguruan,fraideek sortutako tenpluetan.

Espektadorea aldatu

Lorategia lan arte bat da,bisitariari eskaitzen zaion espektakulu bat. Honek ez du inoiz guztia ezagutzeko posibilitaterik emango. Konjuntu hau irekitzen diren sare hora batzuengatik orekaturik daude. Leiho buztiak,ate biribilak eta amaigabeko lorategi txikiak dituzte. Hauek dituzten irekidurei esker,sentsazioz beteriko ikuspegiez gozatzeko aukera ematen dute.

Irekidurek,joaten diren pertsonak puntu finko batean begia jartzea lortu egiten dute. Ondorioz,benetazkoa den lorategi hori,koadro bat izango balitz bezala ikusten da. Beraien obra artistiko hauen bi ezaugarri nagusienak hilezkorra izatea eta bizi-luzea izatea dira.

Arkitektura aldatu

"Udako jauregi"aren hemeretzi arkuko zubi famatua,mendebaldekoek suntsitu eta gero,berreraiki egin zen. Arkitekturak garrantzi handia hartzen du lorategi txinatarretan. Pabilioiak,galeri multzo batzuei esker beraien artean komunikatu egiten dira eta hauei esker,etortzen direnek,nahi duten edozein lekutik behatu ahal izango dute. Hauen barnean,txinako arkitektura tradzionalaren egitura anitzak aurkitu ahal ditugu,adibidez:

  • Pabilioiak
  • Kioskoak
  • Pagodak
  • Galeriak
  • Ataria
  • Arkuak
  • Zubiak
  • Txalupak

Animaliak eta landareak aldatu

Animaliak aldatu

Animaliak eskulturetan irudikatuta egon ahal dira edo berez lorategian.

Dragoi txinatarra,enperadorea irudikatzen du; Fenix-a berriz,txinako enperatriz-a; Dordoka erresistentziaren ikurra; Arrainak (Karpa),iraunkortasuna; eta azkenik,saguzaharra,aberastasuna edo zortea errepresentatzen du.

Landareak aldatu

Zume negartia, mantsotasuna eta emetasunaren simboloa eratu egiten du.

Banbuek apaltasuna,zuzentasuna,umiltasuna eta betiereko bizitza sinbolizatzen dute.

Lotoa, purutasunari egiten dio erreferentzia.

Txinatar lorategi ospetsuenak aldatu

Lorategi pribatuak aldatu

  • Zhuo zheng Yuan (Politika Umiliatuaren Lorategia)
  • Wang Shi Yuan (Moldaduren Irakaslearen Lorategia)
  • Yi Yuan (Armoniaren Lorategia)
  • Le Cang Lang Ting (Lausotasunaren Pabilioiko Lorategia)
  • Le Liu Yuan (Adiskidetasunaren Lorategia)
  • Le Huan Xiu Shan Zhuang (Senoaren Edertasunaren Hiribildua)

Lorategi Imperiala aldatu

  • Palacio de verano en Chengde
  • Bei Hai (Iparraldeko Itsasoa)
  • Yuan Ming Yuan
  • yesica huanca

Tenpluen Lorategiak aldatu

  • Lingyin
  • Huang Long Dong (dragoi horiaren haitzuloa)

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Michel Baridon, Les Jardins - paysagistes, jardiners, poètes. 348 or.

Kanpo estekak aldatu