Txikipedia:Zortziko txiki

Maialen Lujambio bertsolaria bertsoak abesten
Maialen Lujanbio bertsolaria

Zortziko txikia edo lau puntuko txikia, bertsolaritzan, 7 eta 6 silabako lau ahapaldi dituen bertsoa da. Errima lerro bikoitietan jartzen da. Ohiko adibidea Maritxu nora zoaz doinua da.

Zortziko txiki izena Hego Euskal Herrian erabiltzen da batez ere, eta lau puntuko txiki Iparraldean[1]

Neurriak edo/eta egiturak

aldatu

Zortziko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.

Ma -- ri -- txu, no -- ra zo -- az // e -- der ga -- lant ho -- ri?

1.......2....3.....4......5....6......7 // 1....2......3......4.....5......6


Lau aldiz errepikatzen da egitura hori:

Maritxu, nora zoaz (7)

eder galant hori? (6a)

Iturrira, Bartolo, (7)

nahi badezu etorri.(6a)

Iturrian zer dago? (7)

Ardotxo txuria. (6a)

Biok edango degu (7)

nahi degun guztia.(6a)[1]

Erreferentzia

aldatu
  1. a b Zortziko txiki. 2023-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).