Haurra ziriarekin jolasten.

Ziria aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Nolakoa da? aldatu

 
Ziria.

Ziri hau edo makila luze eta fina izaten da.

Nola jotzen da? aldatu

Mutur batetik eskuarekin helduz, buru gainetik abiadura bizian bueltaka jartzen da, airea moztean zurrunbilo hotsa emanez. Abiaduraren arabera hotsaren tonua aldatzen da.

Non jo izan da Euskal Herrian? aldatu

Juan Mari Beltranek bere haurtzaroan ezagutu zuen. Udaberri aldean, urtero, Iribasko Martikonea etxeko Periko Garaikoetxea itsuak hurritz adar fin eta luze bat hartzen zuen, pazientzia handiz azazkalekin zuritu eta bukatzeko eskuekin mutur batetik helduta bere buru gainean abiadura bizian bueltan jartzen zuen, zurrunbilo hotsa emanez. Abiadura aldatuz ziria “kantuan” jartzen zuen. Bukatzeko askatu egiten zuen urrutira bidaliz, eta segidan beste batekin hasten zen. Horrela ordu asko pasatzen zituen.