Txikipedia:Zinematika
Zinematika fisikaren atal bat da, zeinek gorputzaren higidurak edo mugimenduak ikertzen dituena. Batez ere gorputzak mugitzean egiten duen ibilbidea deskribatzen du. Denboraren arabera objetu baten kokagunea nola aldatzen den deskribatzen du.
Historia
aldatuHistorian zehar hainbat pertsona ibili izan dira ikerketak egiten, baina lehenak Antzinako Greziar filosofo eta astromoak izan ziren.
Izena André-Marie Ampère-k (1775-1836) jarri zion.
Oinarrizko elementuak
aldatuHigikaria
aldatuMugitzen den gorputzari esaten zaio.
Espazioa
aldatuHigikaria dagoen tokia edo mugitzeko daukan lekuari deritzo.
Kronologikoki neur daitekeen magnitudea da.
Posizioa
aldatuUne jakin batean higikariak okupatzen duen tokia.
Erreferentzia sistema
aldatuHigikariaren posizioa eta beste osagai batzuk zehazteko erabiltzen den puntu bat.
Ibilbidea
aldatuHigikaria ibilitako bidea, lerro baten bidez adierazten dena.
Ibilitako distantzia
aldatuIbilbide baten gainean neurtutako distantzia
Desplazamendua
aldatuIbilbidearen bi punturen arteko distantzia da. Bi puntu horiek lerro zuzen batez lotzen dira.
Kanpo estekak
aldatu- ↑ Fisika orokorra. (2. argit. zuzendua eta berregokitua. argitaraldia) Udako Euskal Unibersitatea 2003 ISBN 84-8438-045-9. PMC 432853358. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).