Zeriantoa Kantauri itsasoan, Mediterraneoan eta Itsaso Gorrian aurkitzen da.
Izena
aldatuBere izen zientifikoa Cerianthus membranaceus da. Euskaraz "Zerianto" deitzen zaio.
Deskribapena
aldatuGorputza poltsa itxura duen hodi bat da eta ile itxurako 150-200 garro ditu. Kanpoaldeko ileak barnealdekoak baino handiagoak dira harrapakina ehizatzeko edota horiengandik babesteko.
Poltsa barnean aho eta uzki funtzioa betetzen duen zulo bat du.
Kolore zurikoak izaten dira, nahiz eta tonu horixkak, berdexkak, morexkak edo arrosak izan ditzakeen.
Bizitokia
aldatuKantauri itsasoan, Mediterraneoan eta Itsaso Gorrian aurkitzen da. Plankton ugariko eta koral gutxiko toki babestuetan bizi dira.
Ur azaletik 400 metrotako sakonera arteko uretan bizi dira, eta tenperatura hotz eta epeletan.
Elikadura
aldatuTamaina txikiko krustazeoaz, arrain txikiez eta planktonez elikatzen dira.
Ugalketa
aldatuArrautzak jartzen dituzte eta bertatik larbak ateratzen dira. Hasiera batean ar jaiotzen dira eta ondoren eme bihurtzen dira.