Zenbaki hamartar deritze zati hamartarra duten zenbakiei. Zenbaki osoek, ordea, ez dute zati hamartarrik.

Zati osoa eta zati hamartarra

aldatu

Zenbaki baten zati osoari zenbaki oso bat dagokio (hau da, zenbaki positibo bat, zenbaki negatibo bat edo zero izan daiteke); zati hamartarra edo zatikizkoa zero eta bat artean dauden unitate posible guztiez osatuta dago.

Koma hamartarra: Zati osoa eta zati hamartarra bereizteko koma (,) erabiltzen da..

3,141592

Sailkapena

aldatu

Definizioari jarraiki, zati osoa komaren ezkerrean dagoen zatia da eta zati hamartarra komaren eskubian dagoen zatia da. Hau kontuan harturik, honako sailkapena sortu dezakegu.

Zenbaki hamartar zehatza

aldatu

Zenbaki hamartar baten zati hamartarrak zifra kopuru zehatza duenean, zenbaki hamartar zehatz baten aurrean gaude.

   Adibideak:
       5,85
       1,6

Zenbaki hamartar periodikoa

aldatu

Zenbaki hamartar periodikoek, zati hamartarrean zifra kopuru ez-zehatza, infinitua dute; patroi bat errepikatzen dutenak, periodo deritzo patroi honi. Hau da, zifra hamartar horietako bat edo gehiago periodikoki errepikatzen direnean, zenbaki hamartar periodiko bat dugu.