Zelula mintza edo mintz plasmatikoa zelula inguratzen duen bi geruzako estalkia da.
Ezaugarriak
aldatuZelula mintza lipidoz, proteinaz eta gluzidoz osatuta dago.
- Lipidoak: Mintz plasmatikoaren egonkortasunaz arduratzen dira.
- Proteinak: Zelula mota bakoitzean, mintz paslmatikoaren funtzioak zehazteaz arduratzen dira. Bi taldetan sailka daitezke: barruko proteinak eta kanpoko protinak
- Gluzidoak: Zelularen ugalketa eta hazkuntza-prozesuan parte hartzen dute.
Funtzioa
aldatuMintz plasmatikoak zelulak kanpoaldearekin duen substantzia trukea erregulatzen du. Kanpotik beharrezkoak dituen molekulak zelulara sartzen uzten ditu eta aldi berean beharrezkoak ez dituen substantziak kanporatu egiten ditu.