Txikipedia:Yon Etxaide

Yon etxaide

Yon Etxaide aldatu

Yon Etxaide Euskalduna da, Donostian jaio zen 1920ko martxoaren 27an, eta 1998ko Ekainaren 30ean, Donostian, hil zen. Euskal idazle oparoa izan zen. "Etxaithar", "Igeldo", "Karranka", "Aldapeko", "Zelai", "Uarrain" ezizenak erabili zituen.

Bizitza aldatu

Amabots urte zituela bere aita Ignazio Etxaide Maria rekin zuzentzan zuen La Cruz asterakoan hasi zen kolaboratzen. Pizkundearen bigarren belaunaldia osatzera deitua zena, gerra ondorengo desgiro kulturalaren adibiderik garbiena dugu. Bakarkako saioak egiten zituena ziren yon etxaiderenak, eta akaso sentimendu hori izan zen Miranderekin izan zuen adiskidantzaren oinarria. Etxaidek, bakardaderik handienean jaso zuen euskal nobela historikoa maila gorenera. Horren adibide ditugu Alostorrea, Joanak joan edota Gorrotoa lege, non gerra garaian jasotakoa azaltzen digun, non gerra garaian jasotakoa azaltzen digun, Frankismoak Euskal Herrian egin zuen jenozidioa gaurko belaunaldiak ondotxo konturatzen ez diren modukoa izan zen. Antzerkia landu ere egin zuen, eta haren itzulpenak ez dira urri. Bizitzaren hondarrean EIZIEkoen esker ona jaso zuen. Etxaidek izengoitiak maite zituen: Karranka, Uarrain, Igeldo, Etxaithar. Menturaz, hori baliatzen zuen bere izana ezkutatzeko edota, gerra ostekoan, idazle anitz zirela erakusteko. Etxaide kolaboratzen zituenaldizkariak asko isan ziren aorietako batzuk hauek dira: Egan, Euzko-gogoa, Jakin, Gure Herria, Karmel. Euskal literaturan, gorbatadunen taldea handitu zuenak, bestelako lanak ere egin behar izan zituen, Jokin Zaitegik Guatemalan eta Isidoro Fagoagak Buenos Airesen argitaratzen zituzten Euzko-gogoa eta Gernika zabaltzen ibili zen. poliziak atxilotu eta Martutene eta Gasteizko kartzelak ezagutu zituen. Atxilotua, desgiro garaian bizi, Etxaidek bazekien lortutakoa baloratua izatea. Euskararen batasuna zela eta, bizitzaren akabera arte, talde lana egiten jardun zuen. Yon Etxaidek bazekien 1200ean dagoela askatu beharreko korapiloa.

Lanak aldatu

Bere lehen argitalpenak Alos-torrea eta Purra-purra ipuinak izan ziren. Egan, Eusko Gogoa, Gernika, Yakin, Gure Herria, Karmel, Olerti, Zeruko Argia eta Aranzazu aldizkarietan eman zituen argitara idazki garrantzitsuenak. 1956.urtean, Euskaltzaindiak sarituriko lehen eleberria eman zuen argitara: Joanak joan. Urte bat geroago, euskaltzain urgazle izendatu zuten. Beste hainbat lan ere argitaratu zituen:

Obrak aldatu

Antzezlanak:

  • Begia begi truk.
  • Amayur.
  • Markes baten alaba.

Saiakerak:

  • Amasei seme Euskalerri´ko.

Narrazioak:

  • Alos-torrea. Elezar berritua.
  • Purra-purra.
  • Pernando plaentxiatarra.

Nobelak:

  • Gorrotoa lege.
  • Joanak joan.

Itzulpena:

  • Itxasoan laño dagoren itzulpena.