Xarma arrunta betulazeoen familiako zuhaitza da. Bere izen zientifikoa Carpinus betulus da.

Carpinus betulus zuhaitza, hostoekin

Nolakoa da? aldatu

Hostoak aldatu

Hosto bakuna du eta arrautza forma dute, hau da, oinarritik puntatik baino zabalagoak dira. Hostoak txandaka hazten zaizkio, bat zurtoinaren ezkerraldean hazten bada, hurrengoa eskuinean, eta hurrengoa ezkerrean… Zerra itxurako ertza dute. Gainera, asko nabaritzen zaizkio hostoaren erditik etzetara doazen zainak.

Landare hostoerorkorra da.

Enborra aldatu

Gehienez 25 m-ko zuhaitza da. azal leuna eta kolore grisaxka duena.

Lorea aldatu

Lore arrak eta emeak aurki ditzakegu, baina elkarrengandik bereizita daude.

  Loraldia  /   Fruitualdia
URTOTSMARAPIMAIEKAUZTABUIRAURRAZAABE
                       

Loreek ez dute ez petalorik, ez sepalorik.  

Polinizazioa aldatu

Loreak babestuko dituen egiturarik ez duenez, haizeak jotzean, berarekin eramango ditu xarmaren polen-aleak ere; beste lore batera iritsi eta hori ernaldu arte.

Fruitua aldatu

Fruitua lehorra da, 7-8 mm-koa da. Hiru hosto txikiz (3-4 cm-koak) inguratuta garatzen dira. Guztiz heltzen direnean ireki egiten dira haizearen laguntzarekin.

Banaketa aldatu

Zuhaitz europarra dela esan dezakegu, baina Euskal Herrian Nafarroako toki batzuetan bakarrik aurki dezakegu. Tenperatura epelak eta lurzoru hezea behar ditu.

Erabilera aldatu

  • Eraikuntzarako: Egurra gogorra eta pisutsua denez, tresnak eta eraikuntzak egiteko erabiltzen da.
  • Apaingarri gisa: Egurra hainbat modutan erabili da, piano atalentzat, parkeetan, billarreko makilarako besteak beste.