Txikipedia:XXXTentacion

👶
Jaiotza
1998ko urtarrilaren 23a
Plantation (Florida)
💀
Heriotza
2018ko ekainaren 18a
Deerfield Beach (Florida)
🔨
Lanbidea
rapero
📷
Argazkiak
ikusi
Xxxtentacion

XXXTentacion Amerikar raperoa eta konpositorea. Benetako izena Onfroy da.

Biografia

aldatu

Amonarekin hazi zen bere amak ezin zuelako lagundu bere egoera ekonomikoarengaitik. Onfroyek musikarenganako interesa hartu zuen izebak eskola-abesbatzan parte hartzeko eta gero eliza-abesbatzara joateko konbentzitu zuenean. Beranduago bota egin zuten abesbatza hauetatik eta rap, new metal eta hard rock entzuten hasi zen. Pianoa eta gitarra ikasten ere saiatu zen.

Heriotza

aldatu

Onfroy motozikleta kontzesionario batetik irten zenean bi pertsonek tirokatu egin zuten. Erasotzaileek XXXTentationen autotik Luis Vuittoneko poltsa bat lapurtu zuten eta kotxea han laga zuten gorpuarekin.

Sariak

aldatu

R&B-ko album onenaren saria irabazi zuen 2018an.

Kantak

aldatu

Hauek dira ezagunenak:

  • SAD
  • Look At Me
  • Jocelyn Flores
  • Moonlight