Viola Violaceae familiako landare genero edo landare multzo bat da. Viola familiako 525-660 espezie desberdin ezagutzen dira. Haien jatorria Europa eta Asian kokatzen da.

Ezaugarriak aldatu

10-15 cm neurtzen duten landare belarkarak dira. Zurtoin luze eta finak izaten dituzte eta beraien sustraiak mamitsuak izaten dira. Lore txiki eta ederrak izaten dituzte, bihotz formako bost petaloz osatuta. Petalo hauek nahiko handiak izaten dira eta 2-3 cm inguru neurtzen dute.

Violaren loreak urdin ilunak, moreak, zuriak edo horiak izan daitezke. Lore hauek usain gozo eta usaintxua dute.

Landatzea eta Zaintza aldatu

Biolak itzala nahiago du, eguzki argiak zuzenean ematen ez badio hobe. Ur kantitate handia behar dute, beraz lur hezetan jaiotzen edo landatzen dira.

Biolaren urtaroa udazkenetik udaberria arte luzatzen da. Loreak oso goiz ateratzen dira eta negua iristearekin batera ikus ditzazkegu berain lehen loreak. Horrela beraz, urteko garairik hotzenean ere biolaren edertasunaz goza dezakegu.

Normalean, urte bete irauten duten loreak dira, baina, ondo zainduz gero 2 urte ere irau dezake. Izurriteen eta gaixotasunean aurrean erresistentzia ona duten landareak dira. Etxean landatuz gero, biolak ez du gauza askorik behar ez landatzeko ezta ere. Ureztatzeak hiru egunetik behin egin behar dira.

Erabilerak aldatu

  • Landare apaingarri gisa erabiltzen da lorategian eta lore-ontzietan. Terraza edo lorategiko ia edozein txoko apaintzeko erabil daitezke.
  • Landare apaingarri gisa erabiltzeaz gain, lorea jan daiteke. Beraz, sukaldaritzan ere erabili daiteke.
  • Medikuntzan ere erabiltzen da, gripea sendatzeko, bronkitisa arintzeko edo antiinflamatorio gisa.
  • Viola espezie batzuen loreek lurrin goxoa dute, eta oso estimatua da lurringintzan. Violak ere koloniak, lurrinak edo perfumeak egiteko ere erabiltzen da.

Ba al zenekien? aldatu

Kondairak dioenez, lo dagoen norbaiten gainean Violak jartzen badira ikusten duen lehen pertsonarekin maiteminduko da.


ZERTARAKO ERABILTZEN DA? aldatu

Sendagaiak egiteko erabiltzen da. Sendagai horiek onddoak kentzeko balio dute.

BITXIKERIAK aldatu

Bioletak oso presente zeuden, bai greziar zein erromatar mitologian. Erromatarrentzat bioletak doluaren ikurra ziren eta Enperadorea, bere emaztea eta oinordekoa kolore horrekin janzten ziren. Kristautasunarentzat, bioleta koloreak garizuman penitentzia eta umiltasuna adierazten du. Biolen koloreak soldaduen odola irudikatzen du batzuentzat, eta ahalegina eta borroka ohoratzen ziren betiko atsedenaldian. Betiko memoria ere irudikatzen dute, gorputza ez egon arren iraungo duen maitasuna.


Erreinua: Plantae

Familia: Violaceae

Generoa: Viola

Habitat: Europan eta Asian bereziki

Argia: Itzala

Bizitokia: Kanpoaldeko landarea

Loratzea: Negu hasieran, baina udaberrira arte luzatzen da

Tenperatura: Tenperatura altuak zein baxuak aguanta ditzakete