👶
Jaiotza
1469
Sines
💀
Heriotza
1524ko abenduaren 24a
Kochi
🔨
Lanbidea
esploratzaile
📷
Argazkiak
ikusi

Vasco da Gama (Portugal,  1469 inguru – 1524ko abenduaren 24a) portugaldar nabigatzaile eta esploratzailea izan zen. Indiarako bidea aurkitu zuen Esperantza Oneko lurmuturra inguratuz (1497) eta Calicutera iritsi zen (1498).

Espeziak lantzen zituzten herrialdeak aurkitzeko agindu zion erregeak, Espainiari aurrea hartzearren. 1497ko uztailaren 8an Tajoren ertzeko Belengo portutik irtendako espedizioaren buru izan zen, Afrikako itsasbazterra inguratu eta Indiaraino iristeko asmoarekin. Mozambiketik pasa ondoren, 1498ko maiatzaren 20an Calicutera iritsi zen eta 1499an Lisboara itzuli. Portugalgo Manuel I.a erregeak Indietako almirante izendatu zuen. Beste bi aldiz joan zen Indiara; bigarren bidaldian Afrikako itsasertzean Sofalako eta Mozambikeko koloniak sortu zituen. Portugalen mendeko Indiako kolonietako erregeordea izan zen 1524an. Malariaz hil zen 1524. urtean Kotxinen.