EDASKI EDO URREBOTOI "Ranunculus Acris"
Rununculus Acris

Edaski edo urrebotoia, Europako eta Asiako eskualde epeletako Ranunculus generoko landare espezie ohikoenetako bat da, mendiko leku hezeetan hazten da. Baina, mundu osoan zabaldu da.

Nolakoa da? aldatu

Landare belarkara iraunkorra da, 30 eta 70 cm bitarteko altueraraino hazten dena. Kolore hori distiratsuko loreek bost petalo eta estambre ugari dituzte. Hostoak palmatuak dira eta

 
WWB-0046-018-Ranunculus acris-crop

zatiketa handiak dituzte, gehienetan zuzenean sustraietatik ateratzen dira.

Bitxikeria aldatu

Landare horiek anemonina dute, animalientzat eta gizakientzat oso toxikoa den substantzia. Izan ere, belarjaleek zailtasun handiz bazkatzen dituzte landare horien hostoak. Erleek ere saihestu egiten dute nektarra hartzea. Giza larruazalean landare horiek babak (dermatitisa) sor ditzakete; ahoan, berriz, min handia eta sutsua eragin dezakete.