Urkiolako Natura Parkea

Urkiolako natura parkea Bizkaiako hegoaldeko eta Arabako iparraldeko natura parke bat da. Durangoaldean eta Zuiako kuadrillan dago. 5.958,3 hektarea ditu.

Mendiak aldatu

Mendi esanguratsuenak hauek dira; Kanpantorreta, Mugarra, Untzillantx, Aitz Txiki, Alluitz eta Anboto. Bertako mendi altuena Anboto da, 1.330m ditu.

Mendia Altuera
Anboto 1.330 m
Alluitz 1.034 m
Mugarra 936 m
Aitz Txiki 791 m
Kanpantorreta 997m
Untzillantx 934 m

Fauna aldatu

Parke hontan animalia hauek ikusi ditzazkegu:

  • Amilotx urdinak
  • Azkonarrak
  • Okil berdeak
  • Pagausoak
  • Txinboak

Flora aldatu

Urkiolako parkean zuhaitz ezberdin asko daude. Adibidez, Eukaliptua, Astigarrak, Haritzak, Pagoak, Pinuak eta gehiago. Lore mota ezberdin asko ere badaude. Adibidez, Aster alpinus, Taxus baccata, Armeria pubinervis edo Veratrum album.

Geologia aldatu

Parkean dauden harriek (material sedimentarioek) 140-110 miloi urte dituzte. Paisaia karstikoa osatzen dute. Lehen giza aztarnak Paleolitikokoak dira, K. a. 90.000 - 32.000 urte bitartekoak.

Santutegia aldatu

Urkiolako Santutegia Urkiolako Parke Naturalaren bihotz-bihotzean dago. Proiektuko eliza ondo nabarmentzen da: basilika formula bat, buru alde karratu etzana, askoz zabalago eta altuago handiena albokoak baino, hauek ibilbide modukoak gelditzen direla.

 
Urkiolako Santutegia