Txikipedia:Txokolate beroa

Txokolate beroa edari beroa da, kakaoarekin eta esne beroarekin egina. Usu plazerarentzat edaten da.

Historia aldatu

Kristobal Kolon izeneko esploratzailea lehen europarra izan omen zen txokolate bero baten edaten, 1502an, amerikar Aztekekin. Baina, lehen txokolate beroa Maien zibilizazioa zuen asmatu duela 2000 urte. Edaria Mexikotik etorri eta gero, ezaguna bilakatu zen Europan, aldaketa  anitz jasan bazituen ere.Gaur egun, txokolate beroa mundu guztian edana da.

Deskribapena aldatu

Txokolate beroa edari bero bat da. Ura edo esnea txokolateari (txokolate urtua edo kakaoa) eta azukreari nahasten zaio. Edari hau plazer sortzaile izaiteko ezagutua da. Duela ez aspaldi, ikerketa batzuek erakusi dute txokolate beroko kakaoaren antioxidatzaileak onak direla osagarriarendako. XIX. mendean edari hau medikuntzan erabilia zen, tripako minen eta beste gaitzen kalmatzeko.

Errezeta aldatu

Txokolate bero baten errezeta:

-150g txokolate beltza

-60zl esne

-18zl esne gain likido

 
txokolate beroa

-40g azukre

-Kakao hautsa apainketarentzat

-18zl esne gain likido


Kazola batean esnea eta 8cl krema irakitzen ezar. Bitartean, txokolate beltza  parte ttipi-ttipitan hautsi. Kazola sutik kendu eta txokolatea gehitu. Goaitatu txokolate hautsia urtu arte eta edaria kamutsua delarik, igo gainerako krema izotz azukrearekin. Txokolatea katiluetan bota, utzi txanpon bat edo ainitz bakoitzaren gainean eta txokolate beroa apaindu kakao hautsarekin.

Nutrizio balioa aldatu

Txokolate beroak anitz azukre du, orduan edari hau edatean 200 kcal eta barne 5g lipido, 27g gluzido eta 9g proteina hartzen dira.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Chocolat chaud. 2023-01-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).