Nola egiten da? aldatu

Txokolatea kakao izeneko zuhaitz baten haziekin egiten da. Haziek zapore mikatza dute, eta, beraz, hartzitu, lehortu, garbitu eta txigortu egiten dira. Oskola kentzen zaie haziaren barrukoa lortzeko, eta kakao-orea lortu arte txikitzen dira. Kakao-orea berotu egiten da eta txokolatezko likore bihurtzen da. Txokolatezko likorea hoztu egiten da eta kakao-solido eta kakao-gantz bihurtzen da.

 
Kakao-zuhaitza

Motak aldatu

Laberako txokolateak kakao-solidoak eta kakao-gantza ditu. Txokolate esnedunak kakao-solidoak, kakao-gantza eta esne hautsa edo esne kondentsatua ditu. Txokolate zuriak kakao-gantza, azukrea eta esnea ditu.

Txokolatea postre eta gozo askotan erabiltzen da. Edari hotz eta beroetan ere erabiltzen da.

Istorioa aldatu

Txokolatea 1500. urtean aurkitu zen kristoren aurretik, Los Olmecas izeneko tribu mexikar batek kakaoaren landarea eta ur eta espeziekin elkartzen ziren landareak aurkitu zituenean, baina ez zuten txokolatea orain hartzen dugun bezala hartzen, momentuan txokolatea likidoa zen urarekin nahasten zelako, eta azkenik, Kristobal Koloni esker txokolatea Espainiara etorri zen eta gaur egun jan dezakegu.

Txokolatearen onurak aldatu

Txokolate beltzak onura asko ditu, adibidez; oso ona da memoriarako, hortzen esmalteari ere laguntzen dio, eta antidepresiboa ere bada, baina txokolatearen kontsumo osasungarria 100 gramo besterik ez da.