Txirri arrunta udako lumakiarekin
Txirri arrunta neguko lumakiarekin
Txirri arrunta

Txirri arrunta hegazti akuatiko zangaluzea da. Asia Iparraldean jaiotzen da eta neguan Afrikara edo Asia hegoaldera migratzen da.

Deskribapena

aldatu

Hegazti txikia da. Udan, bizkarraldea eta hegoak marroiak eta gorrixkak ditu. Sabela eta mokoa beltzak ditu, mokoa oso zorrotza da. Hankak ere kolore ilunekoak ditu. Neguan berriz, kolore grisa du, eta sabelaldea zuria.

Elikadura

aldatu

Ornogabeetaz, krustazeoz eta zizarez elikatzen da. Tarteka belarra edo haziak jaten ditu.

Ugalketa

aldatu

Hiru edo lau arrautza jartzen ditu kolore argikoak. Guraso biek ernaltzen dituzte 21-22 egunetan zehar.

Izena beste hizkuntzatan

aldatu
  • Ingeleraz: Dunlin
  • Frantsesez: Bécasseau variable
  • Gazteleraz: Correlimos común

Txirri arruntaren soinua entzun nahi?

aldatu
       Entzun!