Haurrak dantzatu bitartean txaloka.

Txalo egitea esku-azpiak bata bestearen kontra joaz hotsa sortzea da.

Zertarako txalotzen da?

aldatu

Txalo egiten duenak, orokorrean, zerbaiten aldeko jarrera positiboa adierazten du.

Musikaren arloan, txaloak kanta eta dantzetan erritmoa laguntzeko erabil daitezke. Esaterako, hor dauzkagu esku-dantza izenarekin ezagutzen diren dantzak. Horietan, dantzariak eskuak jotzen ditu, bereak bata bestearen kontra eta baita beste dantzarien eskuen kontra ere. Kasu honetan, eskuak soinu-tresna bihurtzen dira, eta ondorioz, idiofonoak direla esan dezakegu.