Alacanteko turroi gogorra.

Turroia eguberritan jaten den gozokia da.

Ezaugarriak aldatu

Almendrazko janaria da eta beste zenbait osagai ere baditu: fruitu lehorrak, eztia eta azukrea. Dena nahasten da eta egosi egiten da. Adreilu forma izaten du, eta oinarrizko bi turroi mota daude: Jijona turroia (edo turroi biguna) eta Alacanteko turroia (edo turroi gogorra).

Historian zehar aldatu

Historian zehar egin da turroia, antzinako greziarrak hasi ziren eta. Ondoren arabiarrek egin zuten eta XV. menderako Alacanteko turroia ezaguna zen.