(«Txikipedia:Triangelua (soinu-tresna)» orritik birbideratua)
Triangelua zuzenean kolpaturiko idiofonoa da. Erritmoa emanez musikari laguntzeko erabiltzen da.
Nolakoa da?
aldatuTriangelua Burdina ziriz egina dago eta bere bi muturrek ez dute bat egiten, tresnak hobeto bibratu dezan. Jotzeko burdinazko ziritxo bat erabiltzen da.
Nola jotzen da?
aldatuEsku batekin sokatxo batetik zintzilikatzen da eta bestearekin burdina ziritxoa triangeluaren kontra jotzen da.
Triangelua euskal herri-musikan
aldatuGaur egun ez da asko erabiltzen gure herri-musikan, baina oraindik ikus daiteke Nafarroako auroroen taldeetan.