Txikipedia:Triangelu baten erdibidekoa

Triangelua eta haren erdibideko bat, gorriz
Triangeluaren hiru erdibidekoak (gorriz) eta barizentroa (urdinez)

Triangelu baten erdibidekoa zuzenki bat da, erpin bat eta haren aurkako aldearen erdiko puntua lotzen dituena. Edozein triangeluk hiru erpin dauzka; beraz, erdibidekoak ere hiru dira. Hiru erdibidekoek elkar ebakitzen duten puntuari barizentro deitzen zaio.

Propietateak aldatu

Triangeluaren erdibidekoek ondorengo propietateak dituzte:

  • Erdibideko bakoitzak triangelua azalera berdineko bi triangelutan zatitzen du. Era berean, hiru erdibidekoek triangelua azalera berdineko sei triangelutan zatitzen dute.
  • Hiru erdibidekoek puntu bakarrean egiten dute bat: barizentroan (grabitate-zentroa ere deitzen zaio). Barizentroa beti dago triangeluaren barruan.
  • Erdibideko bakoitzak duen luzeraren 2/3 erpinaren eta barizentroaren artean daude, eta 1/3 barizentroaren eta aurkako aldearen erdiko puntuaren artean.

Ikus, gainera aldatu