Txikipedia:Toscana
Toscana Italiako iparraldeko eskualdea da,
Apenino mendiaren eta Tirrenar itsasoaren artean kokaturik dagoena. 22.987Km2-Ko eremua du eta 2015eko uztailean 3.745.547 biztanle zituzten.
Italiako eskualderik handienetakoa da. Toscanako biztanle gehienak Arno ibaiaren hiriburuan, Praton, Pistoian, Pisan eta Livornon. Beste hiri nagusi batzuk Grosseto, Lucca, Massa eta Carrara dira.
Geografia
aldatuToscanako iparraldean Apenino mendiak (Tosco Emiliano Apeninoak) daude eta Succiso mendia (2.017 metro) bertako gailurrik garaiena da.
Apeninoetako mendien artean, haranak eta ibai arroak dira: Magrako harana, lunigliana ibaiaren arroa, Garfagnana ibaiarena eta Arno ibaiaren goi ibilguaren arroa.
Hegoaldean, Arno ibaiaren beheko ibilguaren harana dago, Toscanako nagusia dena. Kostaldea apala eta hareatsua da eta tartean labar batzuk dira; itsasertzean uharte ugari da.
Historia
aldatuEtruarriak bizi ziren Toscanan, eta K. a. IV. mendean erromatarrek jabetu ziren eskualdea. XII. eta XIII mendeetan errepublia txikietan banatuta egon zen XVI. mendean medicitarrek, Florentziako bankari handiek, errepublika haiek guztiak
batu zituzten, eta Toscanako Dukerri Handia eraturik, eskualdea gobernatua zuten errege-etxe bat bilakatu izan balira bezala
Medici familiak gobernatu zuen beraz eskualdea, Gian Giastone de Medici, duke leinuko azken ordezkaria izan zena, 1737an seme-alabarik izan gabe hil zen arte
Gero, Lorrenaren mende egon zen Austriar Inperioaren barruan, eta 1801-1814. urteetan frantsesen mende. Azkenean, 1860an, Italiako Erresumaren barruan geratu zen.
Ekonomia
aldatuNekazaritza (mahatsondoak, olibondoak, azukre erremolatxa, barazkiak eta laboreak), Industria, (kimikoa, burdingintza, ehungintza, altzariak eta papergintza, besteak beste) eta turismoa jarduera nagusiak dira.
Hiri nagusiak
aldatu- Florentzia
- Prato
- Livorno
- Arezzo
- Pistoia
- Pisa
Ondasun nagusiak
aldatuPisako katredrala, Bataitegia eta dorrea
aldatuDorreetan ospetsuenak oker baten ondorioari zor dio fama. Pisako dorrea artean bukatu gabe zegoela hasi zen okertzen, zimenduen sendotasunik ezagatik
Forentziako Bataitegia
aldatuToscanako erromanikoaren obra nagusia Florentziako bataiategia da. Katedralaren mendebaldeko fatxadaren aurrean dago: oktogono oineko eraikin handia da, ganga batez burutua.