👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
108.020
🔎
Azalera
748,506563 km²
🏙️
Hiriburua
Nuku'alofa
📷
Argazkiak
ikusi
Tongaren kokapena.
Tongako bandera.

Tonga ozeanian kokaturik dagoen herrialde bat da

Geografia-kokapena aldatu

Tonga Ozeano bareko mendebaldeko uharteek osatzen dute. Guztira 171 uharte daude baina hogeita hamaseitan bakarrik bizi da jendea. Iparraldean Samoa du, mendebaldean Fiji eta ekialdean Zelanda Berria. Tongaren hiriburua Nuku’alofa da, eta guztira 100.209 biztanle ditu. 700.000 metro koadroko eremuan daude 171 uharteak, eta 650 koadroko azalera du. Tongako hizkuntza nagusia Tongera da, bertako uharteetan hitz egiten den polinesiar hizkuntza da.

Erliebea aldatu

Tonga ekialdeako uharteak koral eta kareharrizko eremu lauak dira, eta mendebaldekoak, aldiz, menditsuak sumendiengatik. Tongako mendirik altuena Kao mendia da 1.033 metrokoa. Uharte askoren inguruek koralezko itsas-hautsiak dituzte, eta uharteetako mendebaldean sumendiak oraindik aktibo daude.

Flora eta Fauna aldatu

Tongako klima tropikala da, hau da, beroa egiten du, eta horregatik bertako faunan narrasti asko dago, guztira 12 espezie. Ur azpian ere animalia asko dago, horietako batzuk, kaxaloteak, dordokak, delfinak…dira.

Floraren aldetik, oso landareria ugaria du lur emankorrengatik. Tongako flora oso koloretsua da, eta gehien ikusten diren koloreak more argia, horia, gorria…dira. Plantazioei dagokionez, ezagunenak kokoteroak eta bananondoak dira.

Historia aldatu

Tongako historia 4000 urte K. a.-koa da. Tonga oso ezaguna izan zen bere inperioarengatik. Merkataritzari esker, europarrak XVII. mendean iritsi ziren. Europarrak iritsi baino lehen, Tongako inperioa 5 metroko harriekin monumentuak egiten hasi zen aspaldiko erregeei hilobiak egiteko.