Tobera zuzenki jotzen den idiofonoa da.

Juan Mari eta Aitor Beltran toberak jotzen.

Nolakoa da? aldatu

Arruntena gutxi behera metro eta erdiko altzairuzko palanka izaten da. Bi muturretatik zintzilik dago, bi pertsonak sokekin helduta. Jotzeko 30 zentimetro inguruko luzera duten lau burdina-ziri erabiltzen dira.

Nola jotzen da? aldatu

Bi jotzailek jotzen dute. Bina burdina ziri dute, bat esku banatan. Bien artean txalapartarekin egiten denaren moduko jokoa egiten dute. Lesaka aldean, erritmoa markatzen dionari "bia" deitzen diote, eta besteari "pikatzailea" edo "errepikia"; bigarren honi Oiartzun aldean “bata” esaten zaio. Koplaria-bertsolaria ere haiekin doa. Honek, palanka joaldiarekin tartekatuz kantatzen ditu toberaren bertso zaharrak, saio horretarako prestatutakoak eta baita bat-batean jarritako bertso berriak ere.

Noiz jotzen ziren toberak? aldatu

Txalapartaren aldaera hau (askotan nahastu egiten dira txalaparta eta tobera izenak ere) ez da soinu-tresna bakarrik, baizik eta festa giroan egiten den ekintza bat. Tobera txalapartarenak bezalako ekintzetan ere azaltzen zen arren, XX. mendearen hasiera arte izan zuen funtzio nagusiena, bai Lesaka eta Oiartzun inguruan, eztei edo ezkontzekin lotua dago; andregaiaren edo ezkontza ospatzen zutenen etxe aurrean izaten ziren joaldiak.

Karobien inguruan ere askotan agertzen ziren halako ekintza edo ospakizunak. Karea egiteko elkartzen ziren eta gauez, karobien inguruan suak pizturik, “karobi eztaia” izeneko festa ospatzen zen. Hau, afari, bertsolari, irrintzi eta musikaz osatzen zen eta "txalaparta" (tobera, alegia) jotzen zuten.