Tigris eta Eufrates ibaiak

Tigris Ekialde Hurbileko ibai bat da. Mesopotamia izeneko lurraldeko bi ibai nagusietako bat da; beste ibaiak Eufrates du izena. Bere iturburua Taurus mendietan dago, Turkian. Kurdistango lurretatik igaro ondoren, Irak zeharkatzen du eta Eufrates ibaiarekin bat egiten du Irakeko hegoaldean. Persiar golkoan itsasoratzen da. Guztira 1.900 kilometro luze da.

Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurraldean hasi ziren munduko lehen zibilizazio ezagunenetako batzuk. Antzinako greziarrek Mesopotamia izena eman zioten lurralde horri (izenak "ibaien arteko lurra" esan nahi du). Historiako lehen hirietako batzuk eraiki ziren Tigris ibaiaren ondoan. Bat Assur zen. Hiri horretan sortu zen Asiria izeneko antzinako inperioa. Beste hiri garrantzitsu bat Ninive izan zen, Asiriako hiriburua. Gaur eun, Bagdad eta Mosul hirietatik pasatzen da ibaia, biak Iraken.