Kakalardo heldua

Stictoleptura scutellata kakalardo mota bat da. Europan, Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean bizi da.

Deskribapena aldatu

Tamaina txikiko kakalardoa da, 12-21 mm artean neurtzen ditu. Arrak emeak baino txikiagoak dira. Beltzak dira. Burua zilar koloreko ile txikiz estalita dago. Antenak sendoak dira eta nahiko luzeak.

Bizilekua aldatu

Hosto erorkorreko basoetan aurkitzen da, beldarrak zuhaitzen enborretako zurez elikatzen direlako. Helduek loreetako nektarra hartzen dute.

Bizimodua aldatu

Bi urtetako bizitza dute. Larbak enborretan osatzen dute pupa. Bigarren urteko udaberrian jaiotzen dira helduak.

Maiatza eta iraila artean ikusten dira.