Txikipedia:Sorginetxe
Sorginetxe Neolitiko trikuharri eta hilobi monumentua da Agurain herrian (Araba) kokatua dagoena.
Euskadin egoera onenean dagoen monumentu megalitikoetakoa da Sorginetxekoa. "Biluzik" dago, hau da, tumulurik gabe.
Kareharrizko sei harrik osatzen dute eta 2,35m altu eta 1,9m zabal ditu . Horietatik bost bertikalean jarrita daude, eta beste bat horizontalki bertikalen gainean denak estaltzen.