👶 Jaiotza 1983ko urriaren 17a Londres |
🔨 Lanbidea musikari |
📷 Argazkiak ikusi |
Sona Jobarteh
aldatuMaya Sona Jobarteh Londresen jaio zen 1983an, abeslari, musikagile eta aktore gambiarra eta ingelesa da. Emakumezko kora jotzaile profesionala da.
Biografia
aldatuLau urte zituela hartu zuen parte emanaldi batean, Londreseko Jazz Café-ren eskenatokian. Eta haurtzaroan hainbat jaialditan hartu zuen parte, ikasle zela hainbat orketratako proiektutan aritu zen, Royal Philharmonic orkestrarekin ere kolaboratu zuen emanaldi batzuetan. 2008. urtean Afro Acoustic Soul diskoa atera zuen. 2010. urtean Afrikari buruzko dokumentala zen Motherland filmeko soinu banda egin zuen. 2011an bigarren diskoa atera zuen, Fasiya.
Diskografia
aldatuDiskoak
- Afro Acoustic Soul (2008)
- Fasiya (2011)
Kolaborazioak
- Spoken Herbs (2006) - ekoizlea eta artista gonbidatua
- Nu Beginin (2007) - artista gonbidatua
Filmeen soinubandak
- Motherland: The Score (2010)