👶
Jaiotza
1972ko uztailaren 10a
Barranquilla
🔨
Lanbidea
modelo
📷
Argazkiak
ikusi

Sofía Margarita Vergara, Barranquillan jaio zen, 1972ko uztailaren 10an. Kolonbiar-estatubatuar aktorea eta modeloa da, sari askoko irabazlea, Urrezko Globo, Emmy, Satellite sarietarako hautatua eta People Choice Award sarietako bat izan zen besteak beste.


Sofía Vergara soineko beltz batekin pasarelan.
Sofía Vergara

Lorpenak aldatu

 
Sofía Vergara

Modern Family telesailean egindako lanari esker, estatubatuar telebistako  aktore onenetariko bat da. 2020an estatubatuarren artean munduan gehien ordaindutako aktorea izan da. 2014an, Forbes aldizkariak munduko 100 emakume boteretsuenen zerrenda agertu zen, 32. postuan  jarri zuten.


Pelikula ezagunenak aldatu

Pelikulak Kaleratua Pelikulan nor zen.
The Smurfs 2011(e)ko uztailaren 29 Odile
Emoji 2017(e)ko uztailaren 28 Flamenca
Happy feet 2 2011(e)ko azaroaren 18 Carmen

Bere ibilbidea aktore bezala aldatu

Sofía Vergara, bere lana Estatu Batuan hasi zuen, baina ez zuen lan eskaintza askorik jaso. Emanaldietan ez zekiten non jarri bere azal beltzaranagatik, ezti berdexka koloreko begiengatik eta bere ile ilehori naturalagatik, ez zetorrelako egungo andre latino baten irudiarekin bat. Horregatik, eguzkia hartzea eta ilea ilunez margoztea erabaki zuen. Sofía Vergara Kolonbiar Karibeko hondartza batean talentu-ehiztari batek aurkitua izan zen, Pepsiren komertzio modeloa bihurtu zen eta horrela, bere jatorrizko herrialdeko modelo eskatuena bihurtu zen.


Proiektu berezi bat aldatu

Ingelesez hitz egiten duen merkatuan sartu zen Fox telesailako sareko American Comedy Awards sarietan aurkezle bezala parte hartu zuenean, Barry Sonnenfeld zuzendariarekin topo egin zuen eta honek Disneyren Big Trouble filmean Nina papera eskaini zion.


Filmeko informazioa aldatu

2011n The Smurfs filmean, 3Dan (3 dimentsiotan) grabatua zen eta 2011ko abuztuaren 13an atera zen filmeko aktoreen partaide izan zen, Urtezahar gauean Hollywoodeko beste aktore bikainekin batera aktore lanetan parte hartuko zuen. Aktoreen zati bat ere (ahots gisa) Happy Feet Two filmean, hau ere 3D ( 3 dimentziotan)formatuan dago.

Gaur egun, Modern Family seriean ari da. Eginkizun honek arrakasta ugari ekarri dizkio, besteak beste Emmy izendapenetarako bost hautagai, Urrezko Globoetarako bost izendapen, Screen Actors Guilden bederatzi hautagaitza, Satellite Awards bat. Gainera, Kids 'Choice Award sarietarako bi izendapen lortu zituen, bat The Smurfs filmeko / serie bateko emakumezko aktore onenarena. Era berean, Robert Rodríguez zinema zuzendariarekin batera, Machete Kills, Machete-ren segizioan, parte hartu zuen.


Erreferentziak aldatu

wikipedia