Txikipedia:Sismologia
Sismologia edo seismologia lurrikarak aztertzen dituen zientzia da. Lurrikarez gain, Lurraren barrualdean eta lurrazalean sortzen diren uhin mekaninoak (sismikoak) ere aztertzen ditu, baita itsasikarak eta tsunamiak ere.
Sismologiaren helburu nagusiak hauek dira:
- Uhin sismikoak Lurraren barrualdean nola zabaltzen diren aztertzea.
- Lurrikarak zergatik sortzen diren jakitea.
- Lurrikarrak aurreikustea, herritarrei abisatzea eta kalteak saihestea.