Sirius izar zuri bat da, Canis Maiorraren Alfa izenaz ere ezaguna. Lurretik ikusita, gaueko zeruko izarrik distiratsuena da, Canis Maior konstelazioan kokatua. Gure planetatik nahiko gertu dago: 8,7 argi urtera. Izar hau, izatez, elkarrekin doazen bi izar dira, grabitate indarragatik lotuak; horregatik Sirius A eta Sirius B esaten zaie. Sirius A gure eguzkia baino 3,5 aldiz handiagoa dela uste da.
Sirius kultura desberdinetan
aldatuSirius hain errez ikustearen ondorioz, eragin handia izan du Lurreko hainbat kulturatan. Adibidez, Sirius B izarra, Afrikako dogon herriak ezaguna zuen, zientzialariek 1844an "aurkitu" aurretik. Maiar egutegian, urtea uztailaren 26an hasten da; egun horretan, Eguzkiak eta Siriusek aldi berean argitzen dute. Antzinako Egipton ere oso ondo ezagutzen zuten.
Gaur egungo kulturan ere badu garrantzia Siriusek; literaturan eta zineman askotan aipatzen da. Adibidez, Joanne Kathleen Rowling idazleak, Harry Potterren liburuetako pertsonaietako bati "Sirius Black" (Sirius Beltza) izena eman zion.