Simone Bilesen aurpegia

Simone Arianne Biles, Amerikako Estatu Batuetako gimnasta da. 1997ko martxoaren 14ean Ohion jaio zen.


👶
Jaiotza
1997ko martxoaren 14a
Columbus
🔨
Lanbidea
gimnasta artistikoa
📷
Argazkiak
ikusi

Ibilbidea

aldatu

Sei urterekin, Houstongo Bannon's gimnasiora joan zen bisitan, ikaskideekin. Ahozabalik geratu zen hango gimnastak egiten ari ziren ariketekin. Haiek imitatzen hasi zen, eta entrenatzaile bat neskatila haren mailaz ohartu zen. Berehala, aitona-amonei eskutitz bat igorri zien, gimnasioan izena emateko eskatuz. Bere buruari egin zion erronka «Egunen batean, Olinpiar Joko batzuetan parte hartuko dut, haiek bezala» 2013an debutatu zuen senior mailan

Sariak

aldatu
 

Amerikako Estatu Batuetako gimnasta da, historiako hoberenetakoa. Gimnasiako Munduko Txapelketetan domina gehien lortu dituen kirolaria da: Horietatik hemeretzi urrezkoak. Rioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen banaka zein taldeka. Aparatuetako finaletan ere beste bi urrezko domina lortu zituen, lurrean eta saltoan. Oreka-barran bakarrik egin zuen txarto salto bat gaizki kalkulatu eta estropezu egin baitzuen. Hala ere, brontzezko domina lortu zuen.

Urtea Lekua Dominia Proba
2016 Rio de Janeiro 1 Banaka, emakumezkoa
2016 Rio de Janeiro 1 Taldeka, emakumezkoa
2016 Rio de Janeiro 1 Zorua, emakumezkoa
2016 Rio de Janeiro 1 Zaldi-jausia, emakumezkoa
2016 Rio de Janeiro 3 Oreka barra, emakumezkoa
2021 Tokio 2 Taldeka, emakumezkoa
2021 Tokio 3 Oreka barra, emakumezkoa