Txikipedia:Simetria

Simetria deitzen diogu behin irudi bat irauli, lekuz aldatu edo biratu dugunean hasierako irudi edo forma berdina mantentzeari. Beraz, esan daiteke simetriak irudia transformatzen duela baina alderantzikatuta. Simetria naturan eta eguneroko objektu askotan aurki dezakegu: {{txp|animalia|animalietan]], landareetan, paisaian, etxeko objektuetan...

Simetriaren ardatzaAldatu

Simetriaren ardatza irudia bi zati berdinetan banatzen duen ardatza da. Lerro hau, bertikala, horizontala edo diagonala izan daiteke.

Forma batek simetria izango du, simetriaren ardatza izeneko lerro banatzaile hori marraztean, bi aldeak berdinak badira.


Simetria mota ezberdinakAldatu

Simetria mota ezberdinak daude. Batzuk besteak baino erabiliagoak diren arren, jarraian gure egunerokotasunean topatu ditzakegun hiru sakonduko ditugu; Aldebiko simetria, biraketa simetria eta handitze simetria.

Aldebiko simetriaAldatu

Aldebiko simetria bi irudi kontrajarrik osatzen dute. Ardatzarekiko aldebiko simetria honek bi baldintza bete behar ditu:

  • Irudi baten puntu bat aukeratuta, bertatik simetria ardatzera duen distantzia eta kontrajarrian dagoen irudian puntu berdinetik simetria ardatzera dagoen distantzia, bera izango da.
  • Irudi baten puntutik kontrajarrian dagoen irudiaren puntu berdinera marrazten dugun lerroa, simetria ardatzarekiko perpendikularra izango da.

Ornodunek eta ornogabe askok aldebiko simetria dute: gorputza bi erdi berdinetan zati daiteke simetria-plano bakar batekiko. Esaterako, armiarmak, tigreak edota bareak. Landare askoren hostoek ere aldebiko simetria dute; esaterako, haritzaren hostoek.

Kanpoladetik begiratuz, gizakiok ere aldebiko simetria erakusten dugu. Besteak beste, begi bat, besoa eta hanka gure gorputzaren alde bakoitzean leku berean izateak aldebiko simetria egiten digu.

Biraketa simetriaAldatu

Biraketa simetria deritzo irudiak, ardatz baten inguruan bira ematen duenean. Simetria mota hau, errotazionala, erradiala edo simetria zilindrikoa bezala ere ezaguna da.

Medusa batzuek, adibidez, simetria erradiala dute; baita itsas-izarrek ere.

Ikus daiteke: Landareetan, ez da ohikoa simetria hau; familia guztietatik %8tan bakarrik.

Handitze simetriaAldatu

Simetria hau barrutik kanpora ematen da eta pauso bakoitzean, hurrengo irudia aurreko irudia baino handiagoa izango da. Hasierako figurak eta gero sortu denak forma berdina dutenez baliokideak dira.

Adibidez, matriuskek handitze simetria azaleratzen dute. Forma berdina dute, baina bata bestearen barruan sartzen dira eta geroz eta txikiagoak dira.

Biraketa simetria
Handitze simetria
 
Aldebiko simetriaren baldintzak

Hauez gain, badira beste simetria mota gehiago.

Translazio simetriaAldatu

Irudia biratu edota forma aldatu gabe, lekuz mugitzean ematen da.

Adibidez, itsasontzi bat itsasoan nabigatzen ikusten dugunean bai norabide batean zein bestean, honek egiten duen mugimenduari traslazio simetria deritzogu.

Irristatze simetriaAldatu

Ardatzaren aldebikotasunaren simetria oinarri izanik, plano bat jarraituz, alde baten eta bestean errepikatzen diren irudiak.

Simetria mota honen adibide argi bat guk eragiten dugu ibiltzean, gure pausoak simetrikoak direlako alde batean eta bestean.

Translazio simetria
Irristatze simetria