Silbotea aerofonoen familiako musika-tresna da, txistuarekin batera jo ohi dena.

Nolakoa da? aldatu

Handiagoa bada ere, txistuak duen egitura bera du. Laudun eta bostun arteko tonalitate baxuago afinaturik dagoen txistu bat da.

Nola jotzen da? aldatu

Duen luzeragatik zaila da esku batekin jotzea eta silbote-joleak bi eskuak erabiltzen ditu jotzeko. Batekin tutuak dituen hiru zuloak itxi-ireki egiten ditu eta bestearen erakuslearekin beheko ahoa manipulatzen du.

Silbotea euskal herri-musikan aldatu

Noiz sortu zen zehatz-mehatz ez badakigu ere, badira ehun urte baino gehiago silbotea, txistulari talde klasikoan ikusten dugula. XIX. mende hasierakoak dira aurkitu ditugun tresna eta talde honi buruzko berririk zaharrenak. Txistulari-taldeetan ikusi ohi dugu.