Txikipedia:Satyrium w-album

Satyrium w-album

Satyrium w-album Europan aurkitzen den tximeleta bat da.

Deskribapena

aldatu

Tximeleta marroia da. Tamainaz txikia da, 26-30 mm arteko hegal-zabalera du. Bi buztan ditu atzeko hegoetan.

Bizi zikloa

aldatu

Tximeleta helduak udaran arrautzak jartzen dituzte zumar zuhaitzen adarretan. Arrautza hauetatik beldarrak ateratzen dira.

Banaketa Geografikoa

aldatu

Europan, Eskandinavian eta Japonian bizi da.