Sarrazeno, Erdi Aroko Europa kristauan, musulmanak izendatzeko erabiltzen zen hitz generikoa da. Lehenago, Antzinako Erroman, idazle klasiko batzuek sarrazeno hitza, Sinaiko penintsulan bizi zen tribu arabe bat izendatzeko baliatu zuten.