Sarah Bernhardt aldatu

Sarah Bernhardt (1844-1923) Frantziako antzerki eta film-aktore judua izan zen. Batzuen iritziz "munduko historiaren emakumezko aktorerik famatuena" izan zen Hollywood eta bere izarrak agertu aurretik.

 
Sarah Bernhardt

Biografia aldatu

Sara Bernardt Parisen jaio zen 1844ko urriaren 22an. Ezagutzen ez zuen Herbeheretako aitaren eta bere ama Julie Bernardten alaba zen, gainera, bere aitona jatorri juduko merkataria zen Amsterdam hirian. 1870eko hamarkadan Europako antzokietan famatua egin zen, Amerika eta Europan zehar antzeztuz.

Artista izaterako bidea aldatu

Sarah Bernhardt, 1862. urtean antzezten hasi zen Comédie-Françaisen ikasten ari zenean. Hasieran, pertsona famatu guztiek bezala, ez zuen arrakasta handirik izan, baina behin 1870eko hamarkada heltzean, Europako antzokietan famatua egin zen eta laster New Yorkeko eta Europako eskaintzak jasotzen hasi zen.

Amaitzeko, Bernhardt zinema mutuaren emakumezko aktore aitzindarietako bat izan zen. 1900. urtean bi minutuko luzera zuen Le Duel d'Hamlet filmean debuta eginez.

Momentu horretatik aurrera munduko aktore famatuenetakoa izan zen.

 
Sarah Bernhardten hilobia

Heriotza aldatu

La Voyante filmatzen ari zirela, larriki gaixotu zen. Notizia horrek, munduari bira ematen zion bitartean, milaka paristar bildu ziren Sararen etxe atarian. Semeak eta bere miresle leial batek lagundurik, bere azken hitzak esan zituen:

"Kazetariak dira? Orduan airean edukiko ditut. Bizitza osoan torturatu naute, orain nire txanda da".