Txikipedia:Sandra Ramajo

Sandra Ramajo Moreno (Irun, 1987ko abuztuaren 17a) gipuzkoar futbolaria da, atzelari jokatzen duena. Real Sociedad futbol-taldean jokatu du urte luzez eta orain Albaceten ari da.

Ibilbidea

aldatu

3 urtez hasi omen zen baloiari ostikoka eta ahizpa zaharrari jarraituz Irungo Mariño taldean hasi zen jokatzen. Herriko beste talde batzutan jokatu ondoren 2003an Mariñok fitxatu zuen berriz eta Euskal Selekzioan jokatzeko aukera izan zuen gainera. 2008an Realak fitxatu zuen eta 2017an kapitaina izatea lortu zuen. 2018an lesio bat eduki zuen eta 6 hilabete egin zituen zelaietik kanpo. 2019an Reala uztea erabaki zuen, 11 denboralditan 286 partida jokatu ondoren. Gaur egun bigarren mailako Fundación Albacete taldean jokatzen du.

Taldeak

aldatu
Taldeak Urteak
Mariño 2003-2008
Erreala 2008-2019
Fundación Albacete 2019-...